XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Aurreko atalean xedatutakoaren kaltetan ez delarik, ezarpen eta antolamendu-erabaki konkretua onetsia izan ondoren Udalak kontribuzio berezien ordainketa, aurretik eskatu ahal izango du, hurrengo urterako aurrikusitako kostuaren zenbatekoaren arabera.

Ezin izango da urteko berriaren aurrerakinik eskatu, lehen eskatu izan zen aurrerakinari dagozkion obrak eginak izan ez badira.

3. Kontribuzio berezien sortzapen unea hartuko da kontutan, Foru Arau honen 31. artikuluan xedatuaren arabera ordaintzera behartutako pertsona zehazteko orduan, antolamendu-erabaki konkretuan subjektu pasibo gisa, onespen datari zegokionean zena agertu eta kuoten ordainketa, honako artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera, hark egina izan bazen ere.

Antolamendu erabaki konkretuan subjektu pasibo gisa agertu eta horren berri jaso izan duen pertsonak, harako erabaki eta sortzapenaren sorreraren artean aurkitzen den epealdian, ezarpenaren zio ematen duten ondasun eta ustiapenei buruzko eskubideak izapidatzen dituenean, eginiko eskualdaketaren berri, egin ondoko hilabeteko epearen barruan Administrazioari ematera behartuta aurkitzen da eta, egingo ez balu, harako Administrazioak kobrantzarako egintza espediente hartan subjektu pasibo gisa agertuko litzatekeenaren aurka zuzendu ahal izango luke.

4. Obrak osoan edo partzialki burutuak izan ondoren edo eta zerbitzuaren prestazioari hasiera emandakoan, subjektu pasiboak, oinarria eta behinbetiko kuota banakatuak seinalatzera joko da, dagozkien likidazioak igorpenduz eta eginak izan diren ordainketa aurreratuak konturako emate gisa konpentsatuz.

Behinbetiko seinaleztapen hori Entitate ezartzailearen Organo eskudunek egingo dute, izan deneko obra edo zerbitzurako tributuaren antolamendu-erabaki konkretuaren arauei lotuko zaielarik.